XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta arbolak ere Umetxoari zeozer eskini nahi izan eutsien.

Estalpe inguruan hiru zuhaitz desbardin egozan: haritza, pinua eta izeia.

Haritza harrotuta egoanez bere enborreko egurra ona zala eta, sua izetzeko hauxe oparitu eutsan.

Bere ondoan egoan pinuak, hau ikusirik eta gitxiago ez izateko, erretxinea eskini eutsan.

Eta han egoan gure izeia gero eta tristeago eta ilunago zer eskini ez ekialako.

Jesus Umetxoak izeiaz errukituta esan eutsan:

-Zergaitik zagoz hain triste?

Ez zaitez kezkatu.

Gaurtik aurrera mundu guztian Gabon zuhaitz lez ezaguna izango zara.

Eta hau esan ondoren, adartxo bat bere atzamarrez ikutuz, zeruko izarrak izeiaren adar puntatxoetan jarri ziran.

Umeak liluraturik etxeratzen dira pozik barriro Txantxangorriarengandik gauza barri bat ikasi dabelako.